XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astiro-astiro irakurri edesti au; zu bezelako umetxo batek edesten dizu.

Olakorik iñoiz ez da gertatu, baiña etzaio ajolik; ikusiko duzu zenbat gozatuko duzun.

Poz-pozik nengoan! Ikastetxean jolast-aldi aundia eman zidaten eta etxean oso alaitsu arkitzen nintzan, parre uts batean.

Nere guraso ta anaiekin batean apaldu ta bereala oieratu nintzan, amari poza ematearren.

Oiean, nere guraso ta lagunekin igaro nuan egun zoragarria, gogotaratzen zitzaidan.

Burutazio orretan loak artu ninduan: egundoko amets gozoak egin nituan gau artan.

Urrengo goizean, goiz esnatu nintzan eta bereala dei egin nien nere guraso ta lagunei, gau artako ametsen berri emateko, baiña ez nuan izan erantzunik. Berriz ere deitu nien baiña ez nuan izan entzulerik. Berriz eta berriz ere bai, baiña dana alperrik.

Etzan erantzunik!.

Lotan jotzen nituan, oraindik; jaiki nintzan, aien geletara joan nintzan, baiña etzan iñor agiri!.

Leioratu nintzan eta txori-otsik ere etzan entzuten.

Tristurak lotu ninduan goitik beraño, izugarrizko negargure baten besoetan.

Azkar-azkar jantzi nintzan eta, amen batean, eskallerak beera, oin-bidean aurrera.

Iñortxo ere ez! Berebill bat ere ez, ezta gudaririk ere, animarik ere ez!.

Laxter konturatu nintzan BAKARRIK nengoala eta saltoki guztiak irikirik zeudela.

Sal-gai guztiak nere baitan arkitzen zirala, sartu ta artu nezakela nai nuken guztia, baiña ez zitzaidan olako goserik iriki: NERE BAKARDADEA GOGORATZEN ZITZAIDAN eta NORBAITEN bearra.

Zertarako nezazkean gauza aiek danak, norekin jolasturik ez ba neukan, norbaitekin poz egiterik ere ez?....

Ain bakarrik nere burua ikustean kale-argi batekin izketaratu nintzan: - Iñor ikusi al duzu ingurumari ontan? Nundik diran bai al dakizu?.

Lotan eukiko dituzu, esan zidan kale-argiak.